XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizia izaki dibinoaren adierazpena da, eta horregatik, gizakiak ezin du biziaren esentzia ezagutu; ezta, are gutxiago, bera erregulatzen ikasi ere.

Hau da, biziaren izaeraren inguruan erlijio guztien oinarrizko ondorioa, eta ezin da ondorio honetara ailegatzen ez den doktrina erlijiosorik bururatu.

Biziaren esentziaren arazoa zeharo desberdin aztertu da materialismoaren aldetik, zeinaren ustez, bizia, munduaren gainerakoa bezala, izaera materialekoa bait da, eta ez du bere azalpenerako ezein printzipio izpiritual supramaterialen onarpenik behar.

Bizia ez da materiaren existentzi forma berezia baino; lege jakin batzuen arabera sortzen eta deuseztatzen dena.

Praktikak, esperientzia objektiboak eta natura biziaren behaketa osotzen dute biziaren ezagumenduraino gidatuko gaituen bide segurua.

Naturaren azterketarako behaketa objetiboan, esperientzian eta praktika sozial historikoan oinarrituko bide materialista zein emankorra den, biziaren zientziaren biologiaren historia osoak erakutsi digu.

Biologiak zera erakusten digu: materialismoak biziaren esentzia modu osoan nola agerterazten digun eta natura menderatzea, kotzienteki desiraturiko zentzuan aldaraztea eta komunismoa eraikitzen ari diren gizakien onurarako transformatzea nola baimentzen digun.

Biologiaren historiak, idealismoaren ausiabartzen segida etengabea eskaini digu eta zientziaren garaipenen segida etengabea ere bai, zeintzuek biziaren kognoszibilitate betea frogatzen bait dute.

Hala ere, denbora luzez existitu da problema bat, zeinari ezin izan bait zitzaion ebazpen materialistarik eman, arrazoi horregatik mota guztietako lukubrazio idealisten babesleku bihurtu zena, problema hori biziaren jatorria zelarik.

Egunero ikusten dugu, izaki bizidunak antzerako beste batzuetatik jaiotzen direla.

Gizakia beste gizakitatik jaiotzen da; txahala, behitik; txita, oiloak errundako arrautzetik; arrainak beste arrain analogo batzuen arrabetatik; landareak, antzerako landaretan helduriko hazietatik.

Baina, ez bide da beti honela....